XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

ELIKAGAIAK

Eztia eta gazta izaten dira biziraupenezko ekonomia duten herrien funtsezko bi elikagai. Lehena oso denbora luzean izan zen nekazaritza eta abelazkuntza jarduera nagusi izan duten herrietan gozagarri ia bakarra. Garai batean, ohikoa zen gure baserrietan finkapen-erlauntza bat edukitzea. Erleek, jakina denez, ez dute eztia bakarrik ematen, aldiz, argizaria eta beste produktu batzuk ere lortzeko aukera eskaintzen dute. Argizariak, gauez argia ematen duten kandelak egiteko balio duenak, garrantzi handia zuen folklore aberatsez inguratuta egon diren liturgian eta hileta-erritualetan.

Gazta, etxekotzearen garaietatik ezagutzen den elikagaia da eta antzinako herri haiei aurrerapen izugarria ekarri zien, proteina ugari zituen esnekia denbora luzez iraunarazteko eta garraitzeko aukera ematen baitzien. Euskal Herrian ardi latxaren esneaz egiten direnak dira ezagunenak, Idiazabal motakoak.